AKTUALITATEA


| 2026-04-08 07:49:00

EH Bildu Amurriok udaleko azken bost urteetako kontratuen kanpo auditoria independiente bat eskatu du. Hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko den mozio batean jasota dago eskaera hori. Izan ere, Kontu Hartzaileak 2025.urteko kontratazioan hainbat erreparo txostenak egin ditu. Eta ez dira bakarrak. Hori dela eta, EH Bilduk nahi du kontratazio horiek aztertu eta argitzea eta udal kontratazioa hobetzeko tresnak izatea.

Helburu horrekin EH Bilduk udal gobernuari eskatu dio aipatutako auditoria hori ekaina amaiera baino lehen esleituta izatea kudeaketa publikoa hobetzeko neurriak lehenbailehen martxan jarri ahal izateko.

Kontu Hartzaileen kontratazio txostenak, informatiboak zein suspentsiboak, legegintzaldi osoan zehar errepikatu dira, baina 2025eko kontratazio erreparoak biltzen dituen azken txosten hau 200.000 eurotik gorakoa da, akats puntualtzat har daitekeena gainditzen duela.

Are gehiago, 2024ko maiatzean zuzenean esleitu zen kontratu bakarrarengatik  117.490 euro ordaindu dira fakturen bidez urte eta erdian, legearen arabera, kontratu mota horretarako urtebeteko epean ezin direnean 15.000 euro gainditu.

Kasu hau ez da isolatua. Txosten berean aipatzen da 2021, 2022, 2023, 2024 eta 2025 urteetan Kontu Hartzailetzak abisua eman duela zerbitzu berdinarengatik enpresa berdinera zuzenean esleitu diren kontratuek zuzeneko esleipena egiteko 15.000€ko langa gainditu dutela behintzat 5 urte horietan eta 2026 urterako neurriak hartzea eskatzen ditu.

“Egoera honen aurrean, Amurrioko Udalak urteetan zehar egin dituen kontratazioak ikusita eta udal langileek urteetan zehar atzemandako akatsei konponbidea emateko udal-kontratazioaren egoeraren argazki sakona behar dela uste dugu, azterketa horren ondorioak jardun egokirako tresnak eman diezazkiguten”, azaldu du Jon Berganza Urruelak, Amurrioko EH Bilduko bozeramaleak.