AKTUALITATEA


| 2023-01-26 13:26:00

Araba. 2023-01-26 | Iruña Okako EH Bildu udal taldeak mozio bat aurkeztu du gaur, udalbatzari eskatzeko hobariak aplika ditzala eraikuntza, instalazio eta obren zergan, eguzki plakak eta auto elektrikoak kargatzeko guneak instalatzean.

Mozioan, EH Bilduk eskatu du hobariak atzeraeraginez aplikatzea, 2023ko urtarrilaren 1etik hasita. Hobari horiek zerga osoaren % 60 eta % 95 bitartekoak izango lirateke, baldintza batzuen arabera, hala nola eguzkiaren aprobetxamendua autokontsumorako izatea edota administrazioek homologatutako kolektoreak erabiltzea.

Davide di Paola Iruña Okako EH Bilduko taldekideak adierazi duenez, «larrialdi klimatikoak, kanpo-energiarekiko mendekotasunak, energia-prezioen krisiak eta azken hilabeteetan hornidura tenkatzen ari diren faktore geopolitikoek agerian utzi dute trantsizio energetikoa bizkortzeko beharra agerian utzi dute». Testuinguru horretan, autokontsumoaren aldeko apustua egin du Iruña Okako EH Bilduk, ICIO zergaren moldaketa proposatuta.

«Autokontsumoak energia-merkatuko eskaria murrizten du, ingurumen-baldintzak hobetzen ditu, hidrokarburoen inportazioa murrizten laguntzen du, eta kontsumitzaileen faktura berehala jaistea ere badakar», esan du Davide de Paolak.