AKTUALITATEA


| 2023-06-10 10:09:00

Ostegun eta ostiralean Arabako Mahai Politikoak Kongresu eta Senaturako proposatutako hautagaiak berretsi egin dira eta Arabako kasuan bilkideen %97aren baesa kortu dute. 

Iñaki Ruiz de Pinedo izando berriro Kongresurako zerrendaburua Araban. Berarekin batera, Maider García de Vicuña, Iñigo Martínez eta Rocío  Viterok osatzen dute zerrenda. Ordezkoak, Mikel Otero, Ainhize Solaun eta Belen Arrondo izango dira.

Bestalde, Josu Estarrona izango da Senaturako zerrendaburua eta berarekin batera Aitziber Salazar eta Pablo Vicente egongo dira plantxan.

Iñaki Ruiz de Pinedo (Gasteiz, 1954ko uztailaren 23a) soziologoa da eta EHUko irakaslea da. Azken lau urteotan diputatua izan da Madrilgo Kongresuan.