AKTUALITATEA


| 2025-06-13 09:53:00

FOFELaren igoera iragarri du gaur Eva Lopez de Arroyabek, EH Bilduren eta Foru Gobernuaren arteko aurrekontu akordioan jasotako neurria

Araba. 2025-06-13 | EH Bildu Araba batzarkide taldeak gaur iragarri du Toki Erakundeen Foru Finantzaketarako Funtsaren igoera. EH Bilduk Foru Gobernuarekin lortu zuen aurrekontu akordioari esker, FOFEL izenez ezagutzen dena Arabako Lurralde Historikoko baliabide erabilgarrien % 35,94 izatetik % 36,66 izatera pasatuko da, hau da, % 0,72ko igoera gaur egungoarekin alderatuta, ia ehuneko puntu bat, zeina FOFELen hurrengo esleipenean aplikatuko baita.

Eva Lopez de Arroyabe EH Bildu Araba batzarkide taldearen bozeramaileak iragarri du igoera, FOFELaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, «Arabako herriak eta kontzejuak finantzatzeko oinarrizko tresna» delako. «Tresna horrek aukera ematen die herriei beren egunerokotasuna kudeatzeko eta inbertsioei eta hobekuntzei aurre egiteko behar duten finantzaketa izateko, baina, batez ere, beren autonomia bermatzen duen tresna da».

Horrekin batera, Lopez de Arroyabek esan du herriek finantzaketa nahikoa izatea gakoa dela lurralde kohesioan aurrera egiteko. «EH Bilduren ustez, lurralde kohesioa da Arabak duen erronka garrantzitsuenetako bat, eta horregatik beti azpimarratu izan dugu Arabako herri guztiek finantzaketa nahikoa behar dutela. Are gehiago, toki-erakundeek dituzten erronkak eta eskumenak areagotu baino ez direnean egin azken urteotan».

Bozeramaileak gogora ekarri du FOFELa ez dela eguneratu azken bederatzi urteetan. Azken igoera 2016an izan zer, EH Bilduk Foru Gobernuarekin Lortutako aurrekontu akordioari esker. Kasu hartan, FOFELa % 0,5ean handitu zen. «Zalantzarik gabe, EH Bildu akordioetan dagoenean Arabako herriak garaile ateratzen dira. Ildo horretan jarraituko dugu lanean», esan du Eva Lopez de Arroyabek.