AKTUALITATEA


| 2021-05-28 10:48:00

EH Bildu Arabak aurrera egin du hurrengo lau urteetan herrialde zuzenduko duen Mahai Politikoaren osaketan. Ibon San Saturnino Murua Arabako arduradun politikoa hautatu ondoren, hautagaitza bakar batek Koordinazio Taldea osatuko du. Lau perstonek osatzen dute: Xabi Goikuria Oiarbide, Politika Instituzionaleko arduraduna; Ruth Ibisate Diez-Caballero, Udalgintzako arduraduna; Jon Ligüerzana Ajuriagerra, Antolakuntzako arduraduna; eta Rebeka Mtz, Compañón Rremírez, Komunikazioko arduraduna.

 

Ekainaren 4an eta 5ean bozkatuko da hautagaitza, plataforma telematikoaren bidez. Aldi berean, EH Bildu eskualde bakoitzeko ordezkariak hautatzeko prozesua jarriko du martxan. Prozesua ekainaren 20an bukatuko da, eguerdiko hamabietan Probintziako Plazan egingo den ekitaldi politiko batekin. Bertan Arabako Mahai Politiko osoa aurkeztuko da.

 

Herrialdeko Arduradun Politikoarekin eta Koordinazio Taldearekin batera, Arabako Mahai Politikoa osatzen dute eskualde bakoitzeko ordezkariek (zortzi guztira), EH Bilduren bozeramaileek Arabako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean, eta EH Bildu osatzen duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkariek  (Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba).