AKTUALITATEA


| 2024-08-21 10:12:00

Arabako Foru Aldundiak argitara eman ditu Arabako Lurralde Historikoko udal guztien aurrekontu-likidazioen datuak, baina zerrenda horretan ez dira bi udalerri ageri: Gaubea eta Kuartangoko udalak, hain zuzen.

Hori dela eta, EH Bilduk hainbat galdera erregistratu ditu idatziz erantzuteko, udal horietako datuak zergatik ez diren agertzen galdetuz. Gainera, jakin nahi du ea Arabako Foru Aldundiak eskatu dituen eta noiz egongo diren eskuragarri argitzeko.

“Indarrean dagoen araudiaren arabera, udalek hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen egin behar dute aurrekontuen likidazioa, eta horren berri eman behar diote udalbatzari. Horregatik jakin nahi dugu zergatik abuztuan egonda ez diren agertzen Gaubea eta Kuartangoren datuak ", adierazi du Iñaki Ullibarri EH Bilduko batzarkideak.