AKTUALITATEA


| 2023-02-23 11:54:00

Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusigaiak gogorarazi du EH Bildu erabakigarria izan zela PP Arabako Errioxako udalerri nagusietako udal gobernuetatik kanporatzeko, eta horri esker eskualdea orain Alderdi Popularraren uztarritik urrun bizi dela. Izan ere, erantzukizunetik EH Bilduk 2019an akordio bana lortu zuen EAJrekin Guardian eta Bastidan, PPk udal horietatik kentzeko, lehen Oionen egin zen bezala. “Arabako Errioxak etorkizunari begiratzen dio, begirada aurrerakoi, euskaldun eta feministarekin, eta horrelako ekuazio batean PPk ez du lekurik”, ziurtatu du López de Arroyabek, maiatzeko hauteskundeetan Arabako Errioxako udalerrietako alkategaiekin bildu ondoren.

Bilera Samaniegon egin da, eta EH Bilduk 2019tik du alkatetza bertan. Zentzu horretan, López de Arroyabek bertako alkatea Pili Garmendiak egindako lana goraipatu du. Zerbitzu publikoak bultzatu ditu eta memoria historikoa berreskuratzeko lan egin du. EH Bilduren ustez Arabako Errioxak soilik aurrera egingo du PPren influentzia gutxitzen bada eta adibide gisa Viñedos de Álava-Arabako Mahastiakekin gertatutakoa jarri du. “PP hasieratik saiatu da prozesu hori dinamizatzen, eta era guztietako oztopoak jarri dizkio Arabako Errioxako ardoak bereizteko edozein formulari. Eskualdearen etorkizuna horren menpe dago, eta PPk badaki, baina badirudi Errioxako Jatorrizko Deituraren interesetara makurtzen dela, PSEk ere egiten duen bezala”, gaineratu du.

Samaniegoko alkatearekin batera, bileran izan dira, halaber, Leire Garbayo, Angel Coca, Jose Manuel Villanueva, Ion Garcia de Olano, Gorka Mauleón, José Saez de Navarrete, Carlos Errasti eta Amaia Gil; Bastida, Laguardia, Oion, Moreta, Lantziego, Zieko, Lapuebla de Labarka eta Eskuernagako alkategaiak, hurrenez hurren.

Ezarri diren lehentasunen artean, etxebizitzak sortzea bultzatzea, garraioa hobetzea edo Bastidan eguneko arretarako landa-zentro bat sortzea daude. Azken kasu horretan azterlan bat jarri da abian. Gainera, gizarte-zerbitzuen arloan, EH Bilduk Oion eta Samaniegoko egoitzetako langileak handitzearen alde egin du, egoera jasanezina bihurtu baita. Osasun arloan, EH Bilduk Lezan benetako eskualdeko ospitale bat sortzeko eskatu du.

Garrantzi berezia du EH Bildurentzat Arabako Errioxan eskualdeko turismo plan integral bat sortzeak, deszentralizatua izango dena, turismo enologikoaz haratago joango dena eta ondare historiko, etnografiko eta kulturalari helduko diona. EH Bilduk proposatzen dituen proiektu berrien artean, labar-dolareak balioan jartzea eta SamaniegoJauregian Guardiako, Arabako Errioxako eta Félix Samaniegoren irudia kultura-, museo- eta interpretazio-gune bat sortzea daude.