Araba

Albisteak

Eudelek diru bilketaren beherakadak toki ogasunetan izango dituen ondorioak arintzeko formulei buruz eztabaidatzeari uko egin dio


Gehienek ontzat jo dute, Arabako Foru Aldundiak Toki Erakundeen finantzazioa ia %25a murrizteko egindako planteamendua, baina EH Bilduren ustez egon badaude beste aukerak

| 2020-05-22 09:39:00

EH Bilduk Eudelen Arabako Lurralde Batzordearen ezohiko bilera eskatu zuen astelehenean, zerga bilketak tokiko ogasunetan izango dituen ondorioak aztertzeko. Atzo, batzordeak ohiko bilera egin zuen eta EH Bilduk argi ikusi zuen gehienek ontzat jo dutela, Arabako Foru Aldundiak Toki Erakundeen finantzazioa ia %25a murrizteko egindako planteamendua, Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren (FOFEL) urteko azken ordainketa kenduta. Egoera horren aurrean, EH Bilduk deitoratu egin du Eudelek zerga-bilketaren beherakada bortitzaren ondorioak arintzeko formulei buruz eztabaidatzea.

Txelo Auzmendik, Asparrenako alkateak eta EH Bilduk batzorde horretan duen ordezkariak, azpimarratu du “Udaletatik hausnarketa bateratu bat egiteko beharra udal interesaren eta autonomia lokalaren defendatuz, datorkigun kolpea ahalik eta gehien arintzen lagunduko diguten irtenbideak proposatzeko". Izan ere, dagoeneko, EH Bilduk hainbat aukera planteatu ditu. Aipatutako formulen artean, Foru Aldundiari eskatzea, toki-erakundeekin adostuta, 2020ko bigarren seihilekoari dagozkion ordainketetan FOFEL 2020ren zati bat atxiki dezala. Era berean, proposatu du Aldundiari eskatzea, baita toki-erakundeekin adostutaere, konponbideren bat aplika dezala 2021ean eta ondorengo urteetan Toki Erakundeetan FOFELen erorketak ekarriko duen kolpea ahalik eta gehien arintzeko. EH Bilduren iritziz, ondoren, gai horiek guztiak Arabako Toki Administrazio eta Finantzetako Lurralde Kontseiluan (CETALFA) aztertu behar dira. EH Bilduko ordezkariak gogorarazi duenez, "ezin da konponbiderik inposatu, ezta iraganeko akatsak errepikatu ere, eta, beraz, bide egokiena izango da tokiko erakundeekin euren finantza egoeraren araberako irtenbideak adostea".