AKTUALITATEA


| 2025-06-06 10:49:00

Biologoa da Saez de Adana, basogintzako ikasketak egindakoa, eta datorren asteazkeneko osoko bilkuran hartuko du batzarkide kargua

Araba. 2025-06-05 | EH Bildu Araba batzarkide taldeak aldaketak egingo ditu datozen egunotan: Gorka Ortiz de Guineak eserlekua utziko du Eusko Legebiltzarreko lanetan murgiltzeko, eta bere lekua hartuko du Endika Saez de Adanak Batzar Nagusietan.

Endika Saez de Adana Fernandez de Mendia Biologian lizentziatua da, biodibertsitatean, ekosistemen funtzionamenduan eta kudeaketan espezializatua. Goi-mailako lanbide-heziketa basogintzako eta natura-inguruneko kudeaketan. Euskal kulturaren esparruan ibilitakoa, eta EH Bildu Gasteizko eraketa arduraduna ere bada.

Ortiz de Guinea finantza munduan aritua da, eta errebisio fiskala bezalako eztabaida estrategikoa amaituta, Eusko Legebiltzarreko lanetan murgilduko da buru-belarri. Saez de Adanaren sarrerarekin, aldiz, EH Bildu Araba batzarkide taldeak trantsizio ekosozialaren erronkari heltzeko lantaldea indartu nahi izan du, datozen urteotan arreta bereganatuko duen gaia izaki.