AKTUALITATEA


| 2022-11-05 12:26:00

Gaur eguerdian amaitu da Arabako zortzi udalerritan udal hauteskundeetako zerrendaburu izango diren pertsonak hautatzeko prozesua. Aguraingo, Oiongo, Guardiako, Iruña-Okako, Bernedoko, Donemiliagako, Lapuebla de Labarkako, Urkabustaizko eta Trebiñuko hautagaiak berretsi dituzte bilkideek. Kasu guztietan hautagaitza bakarra zegoen.

Raul Lopez de Uralde izango da Aguraingo alkategaia bigarrenez. Bestalde, Erika Letamendik eta Xabi Alavarez de Arkayak Donemiliagako eta Urkabustaizko alkatetzak berresteko asmoa dute, hurrenez hurren. Bien bitartean, José Manuel Villanueva, Ángel Coca, Carlos Errasti eta Ritxar Astegieta izango dira Oion, Laguardia, Lapuebla de Labarka eta Trebiñuko zerrendaburuak. Azkenik, Eneko Mendaza Foronda izango da lehen aldiz Bernedoko hautagaia.

AGURAIN. Raul Lopez de Uralde

Agurain. 47 urte. Sukaldaritza ikasketak egin zituen Gamarrako ostalaritza eskolan eta lane gin du Txagorritxuko sukaldean eta 21 urtez Miko-Nestlé-Froneri enpresan. EH Bilduko kidea sorreratik gizarte mugimenduetan ere parte hartu du eta gaur egun Uraska Kultur Elkarteko presidentea da. Familiarekin eta lagunekin egotea du gustoko, baita semearen futbol partiduak ikustera joatea ere.

DONEMILIAGA. Erika Letamendi

Erika Letamendi Hurtado 36 urteko, hiru umetxoren amatxo dena. Gasteizko San Prudentzioko egoitzan lan egiten du erizan laguntzaile teknikari lanak egiten. Jaiotzez Gasteiztarra izan arren bere arbasoak lautadako Axpuruko herrian ditu, horregaitik Narbaizako herrian kokatu zaigu bere famiarekin, herriko bizitzaz gozatuz. Donemiliagako alkatea da 2019. urtetik.

OION. Jose Manuel Villanueva

1966an Kadizen jaioa 1970etik Oionen nizi da. Lehen graduko Lanbide Heziketa egin zuen eta sukaldari lan egin du. Ezkondua eta bi bilobeen aitona da. 2011etik EH Bilduko zinegotzia izan da Oionen.

TREBIÑU. Ritxar Astegieta Arrieta

48 urte. Adimen desgaitasuna duten pertsonak dituen langilea. Trebiñuko euskararen aldeko herri mugimenduetako kidea, sindikalista, talde antimilitaristetako partaidea. Egun APDEMAn lan egiten du.

URKABUSTAIZ. Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa.

Urkabustaiz. 59 urte. Elektronika eta Elektrizitatean ikasketak ditu eta Telefonican lan egin du 1982tik, bertan Komiteko kidea eta presidentea izan da. Egun, Urkabustaizko alkatea da eta aurretik, Abornikako Batzar Administratiboko presidentea izan den. EKA-ACOAko batzarrean ere parte hartu zuen.

LAPUEBLA DE LABARKA. Carlos Errasti

Arrasaten jaioa da eta 62 urte ditu. Lapuebla de Labarkan bizi da duela 38 urte. Lehen Hezkuntzako irakaslea, kirola, musika, irakurtzea eta lagunekin egote ditu gustoko. 2011tik 2019ra EH Bilduko zinegotzia izan den Lapuebla de Labarkan.

IRUÑA OKA. Davide di Paola

Napolesen jaioa, 65 urte ditu. Goi mailako ikasketak ditut eta itzultzailea da. Egun, Lanbiden lan egiten du. Trespondeko Batzar Administratiboko preisdentea izan da 200etatik 2021era. Iruña Okako ur patzuergoko presidentea izan zen 2012tik 2015era eta 2015etik Iruña Okako EH Bilduren bozeramailea izan da.

BERNEDO. Eneko Mendaza Foronda

Gasteizen jaioa, Bernedon bizi da eta Gasteizko Michelin lantegian egiten du lan. 35 urte ditu eta  Elektromekanikako Erdi Mailako Gradua eta ingurumeneko ikuskaritzako ikastaro bat ditu. Bere zaletasunen artean, bidaiatzea, mendia eta animaliak.

LAGUARDIA. Angel Coca

Lguardian bizi da eta 60 urte ditu. Mekanika hidraulikoko ikasketak ditu, eta bero-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko sektorean lan egiten du, baita iturgintzako eta berokuntzako eta etxeko klimatizazioko lanetan ere. 2013tik EH Bilduren bozeramailea da Laguardiako Udalean.