Gaur eguerdian amaitu da Arabako beste zortzi udalerritan udal hauteskundeetako zerrendaburu izango diren pertsonak hautatzeko prozesua. Oraingo honetan, Amurrio, Argantzon, Artziniega, Barrundia, Erriberagoitia, Kuartango, Zalduondo eta Zuiako hautagaiak berretsi dituzte bilkideek.
Amurrion eta Zalduondon aldaketak emango dira eta Jon Berganza Urruela eta Lurdes Lekuona Laburu izango dira lehen aldiz alkategaiak. Argantzonen, Artziniegan, Barrundian eta Zuian alkatetzak berresteko asmoa dute Pablo Ortiz de Latierrok, Joseba Vivancok, Igor Medinak eta Unai Gutierrez Urkizak, hurrenez hurren. Bien bitartean, Erriberagoitian eta Kuartangon Josepe Martioda eta Amaia Ruiz de Zarate izango dira berriz zerrendaburuak.
Dagoeneko, guztira, EH Bilduk 16 udalerrietan burutu du zerrendaburua izendatzeko prozesua. Aurreko hilabetean egin zen prozesuan Aguraingo, Oiongo, Guardiako, Iruña-Okako, Bernedoko, Donemiliagako, Lapuebla de Labarkako, Urkabustaizko eta Trebiñuko hautagaiak berretsi zituzten bilkideek. Hurrengo prozesua urtarrilean abiatuko da.
AMURRIO. Jon Berganza Urruela
Amurrio. 1983/07/23
Herri Lanetako ingeniari teknikoa eta Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria. Laneko Arriskuen Prebentzioko masterra du.
Amurrioko EH Bilduko zinegotzia 2019tik, Aiaraldeko Kuadrillako batzarkidea ere bada.
Urte askoan Amurrio Aisia Eskaut taldean parte hartu du.
ARGANTZON. Pablo Ortiz de Latierro Fernandez
Gasteiz. 1974.
LHII Elektronika ikasi zuen eta 1995etik Gasteizko Mercedes-Benz lantegian lan egin du. Arlo politikoan eta sindikalean parte hartu du hainbat urtez. EH Bilduko zinegotzia izan da Argantzonen 2015-2019 legegintzaldian. Gaur egun, Argantzongo alkatea da. Trebiñu Araban integratzearen aldeko herri mugimenduan ere parte hartu du.
ARTZINIEGA. Joseba Vivanco
Artziniega, 1968
EHUn lizentziatutako kazetaria, Egin-en (1990-1998) lan egin zuen, ondoren Gara-n (2000). Gaur egun eszedentzian dago.
EH Bilduko zinegotzia 2011-2019 artean, gaur egun, Artziniegako alkatea da. Bi seme eta alaba bat ditu eta Athleticeko zalea da.
BARRUNDIA Igor Medina
Irun 1976-10-15.
Bitxigilearen goi mailako gradua 1994an (Madril) eta Joyeria diseinuan aditua 1996an (Firence). Publikoarentzako merkataritzako lanbidearen ekintzaile autonomoa 1998tik (Errenteria).
Etxeako! Barrundiako guraso elkartearen sortzailea. 2018ko Maturanako Administrazio Batzarreko presidentea eta 2019tik Barrundiako alkatea izan da.
ERRIBERAGOITIA Josepe Martioda Echeandía.
Gasteiz. 1952-09-07
Ingeniaritza Tekniko Elektronikoa ikasi zuen Gijon eta Tarragonako Unibertsitate Laboraletan. 1976tik 1998ra Nixdorfen lan egin zuen, ondoren Siemens Nixdorfek bere ekipo informatikoak mantentzeko zerbitzu teknikoan eta azkenik banda zabaleko sare lokaletan. 1998tik 2015era arte, Gasteizko Udaleko Informatika Sailean aritu da lanean, bere komunikazio-sareen teknikari arduradun gisa.
Boys Scouts eta Txirinbil taldeetako kide izateaz gain, Ikaskola Abendañoren aita bezala, bere IGEko kide eta lehendakari ere izan da.
Paul ordezkatzen du MENDI HARAN Ur Partzuergoan hasieratik. Lau urtez presidenteorde izan ondoren, bertako presidentea da 2014tik. EH Bilduren bozeramailea Erriberagoitian 2015etik.
KUARTANGO. Amaia Ruiz de Zarate Barahona
Bilbo. 1967-08-22
Bizkaiko Salbamendu eta Sorospen Federazioaren soroslea, Igeriketako monitorea Espainiako Igeriketa Federazioan. Igeriketako entrenatzaile laguntzailea Espainiako Igeriketa Federazioan. 1987tik Soroslea eta igeriketa monitorea Amorebietako udal kiroldegian. EH Bilduren bozeramailea da Kuartangon 2019tik.
ZALDUONDO Lurdes Lekuona Laburu
Gasteiz. 1958-02-04.
Geografia eta Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, euskara eta frantsesa dakizki. 2021eko ekainetik erretiroa hartu du. 1990etik 2021era Arartekoan lan egin zuen. AEKko irakaslea ere izan da.
Gazte-gaztetatik egon da Adurza auzoko auzo-mugimenduan inplikatuta, eta azken 30 urteetan Zalduondoko mugimendu kultural eta sozialetan murgildu da.1995 eta 2009 artean Ikastolako eta Institutuko Guraso Elkarteko kide izan zen, eta 2005etik 2009ra Denon Eskolako (Arabako Eskola Publikoko Guraso Elkarteen Federazioa) lehendakaria izan zen.
Geu Elkarteko Batzarreko kide da eta Zalduondoko Marisoro euskara taldearen sustatzailea. Gainera, Zalduondoko Kultur Elkarteko Batzordeko kide da 1996tik, eta Arabako landa-inauteriak sustatzeko elkarteko dinamizatzailea da.
ZUIA Unai Gutierrez Urkiza.
Gasteiz. 1979-09-07.
20 urte daramatza PepsiCoko (Kas) Kalitate sailean lanean.
LABeko ordezkari sindikala izan da PepsiCon.
Zuiako alkatea 2011tik.