AKTUALITATEA


| 2022-01-26 11:43:00

EH Bilduk Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzua herritarren zuzeneko arretari ixteko erabakian atzera egin dezaten eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, osasun arreta kalitatezko eta hurbila bermatze aldera. Horretarako hainbat ekimen aurkeztu ditu Gasteizko Udalean, Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean. k zuzeneko arreta berreskuratzea eskatu du. Gasteizko Osoko Bilkurak eztabaidagai izango du itxiera ostiral honetan eta zuzeneko arreta berreskuratzeaz gain, San Martinezko PAC arreta puntua berriro irekitzea defendatuko du EH Bilduk.

Iratxe Lopez de Aberasturi EH Bilduko zinegotziak salatu duenez, “beste urrats bat da Gasteizko osasun arreta hurbila eta kalitatezkoa desegiteko bidean”. Izan ere, 2019an uda baterako itxi zuten zerbitzua esanez ondoren irekiko zutela baina gaur da eguna oraindik itxita dagoela.

“Orain, 2022an, pandemia betean, inoiz baino garrantzitsuagoa denean herritarrei osasun zerbitzuetara sarbidea erraztea eta osasun zerbitzu hurbilekoak izatea ikusten ari gara, Gasteizen, Santiagoko ospitaleko larrialdi zerbitzuak Txagorritxuko ospitalera eramatearekin, herritarrei osasun zerbitzuen sarbidea zailtzen eta urruntzen zaiela… Beraz, burutu nahi den larrialdi zerbitzuen zentralizazioak albo kalte garrantzitsuak izan ditzakela. Horrez gain, osasun zerbitzuen antolaketa ospitale nagusiaren baitan egin nahi da herritarrekiko hurbilagoak izan daitezkeen osasun etxeei eta lehen arretari pisua kenduaz”, gainerat du Lopez de Aberasturik.