Oiongo Udalak eskatu die eskumena duten erakundeei (Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia) premiaz ekin diezaiotela energia berriztagarriaren hedapenari buruzko eztabaida prozesuak martxen jartzeari. Funtsean, eskatu du benetako eztabaida sozial bat abian jartzea, trantsizio energetikoa ahalik eta modu partekatu, ordenatu, justu eta arduratsuenean egin ahal izateko. Atzo osoko bilkuran onartu zen mozio batean jasota dago eskaera hori.
"Gure udalerritik Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu bere erantzukizuna bere gain har dezala proiektu eolikoak eta fotovoltaikoak hedatzeko agindua ematerakoan. Eta klimaren aldeko itun soziala gauzatu dadin, benetako eztabaida soziala aktibatzea eskatzen dugu, baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonal nahikoak izango dituena ", azpimarratu du Jose Manuel Villanueva al-kateak.
"Prozesu honetan guztian, udalerriok eskuak eta oinak lotuta ditugu, eta kezkatuta ikusten dugu gure herritarren artean kontrolik gabeko proiektuen ugaritze horrek sortzen duen ezinegona. Neurriak hartzeko eta prozesu justu, ordenatu eta orekatu bati ekiteko garaia da", gaineratu du.
Villanuevak gogoratu duenez, 2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen elektriko berriz-tagarri autoktonoa elektrizitatearen guztizko kontsumoaren % 7,9 zen. Orduan, Europako batez bestekoa % 46,9koa zen. Azken datuen arabera, gaur egun 101 proiektu izapidetzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoan inolako lurralde-antolamendurik gabe. Horietatik 88 Araban daude.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak iragarri berri du partaidetza publikoa sustatuko duela eskala han-diko 11 proiektu fotovoltaiko eta eolikotan, 450MW berriztagarriak sortzeko. 80 milioi euroko inbertsio publikoarekin, 2030era arte. Partaidetza publikoa duten 11 proiektu horietatik 9 Ara-ban kokatuko lirateke, eta proiektu guztiak izapidetzen hasi ondoren, eskala ertain eta handiko 92 proiektu izango ditugu gure lurraldean. EAEko proiektuen % 88.