AKTUALITATEA


| 2022-01-25 13:38:00

Gaur Arabako Batzar Nagusietan egin den Bozeramaileen Batzordean, EAJ eta PSEren gehiengoak betoa jarri dio Guraso Alienazio Sindromearen (GAS) aurkako Erresistentzia Sarean bilduta dauden eta indarkeria instituzionalaren biktima diren emakumeen agerraldiari.

Emakume horien agerraldia EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos IUk eskatu zuten joan den urtarrilaren 21ean, eta Gizarte Ongizateko batzordean egin behar zen, ustezko Guraso Alienazio Sindromeak sortzen dituen egoerak ezagutzeko. Elkarte horretan bildutako emakumeek salatu dutenez, beren asmo bakarra zen beren egoerari buruzko informazioa ematea, dagozkien prozesu judizialetan eraginik izan gabe.

GASa ustezko gaixotasuna da, OMEren moduko erakunde medikoek ukatua eta Haurren Legean debekatua. Nazio Batuen Erakundeak atzo bertan ohartarazi zuen GASaren izaera diskriminatzailea, eta ohartarazi zuen Espainiako Justizia genero-arrazoiengatiko neurri diskriminatzaileak aplikatzen ari dela adingabeen aurkako tratu txarren eta abusuen kasuetan.