C3 Urduña-Bilbo linea funtsezko garraio publikoko zerbitzua da, eta pertsona askok erabiltzen dute, bereziki ikasleak eta langileak. Hori dela eta, linea horren ordutegia aldatzen da urtaroaren arabera. Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, ordutegia aldatu egin behar zen irailaren 21etik aurrera, “neguko” ordutegia martxan jartzeko. Horri esker, egun horretatik aurrera zerbitzu-kopurua handitzea espero zen.
Baina irailaren 21a pasa da eta ohiko zerbitzua ez da berrezarri. Gutxi balitz ez da inolako informaziorik jakinarazi eta erabiltzaileek ez dakite ziur zein izango diren datozen egun eta asteotan ordutegiak. Hori dela eta, EH Bilduk hainbat galdera egingo dizkio Mugikortasun Sailburuari argitzeko zergatik ez diren zerbitzuak eguneratu eta zergatik ez den inolako informaziorik eman.
“Gaur egun, Aiaraldean C3k eskaintzen duen zerbitzua funtsezkoa da langile zein ikasleentzako. Hori dela eta, eskatzen dugu lehenbailehen ohiko ordutegiak eta maiztasunak berreskuratzea kalitatezko garraio publikoa bermatu ahal izateko”, nabarmendu du Amancay Villalba EH Bilduko legebiltzarkideak.