Arabako Foru Aldundiak Foru Gobernuak eta EH Bilduk sinatutako aurrekontu akordioari esker, lehen sektorean inbertsioak egiteko dirulaguntzetarako deialdirik handiena egin du. Horri esker, 175 nekazaritza ustiategik jasoko dute laguntza bat. Arabako Foru Aldundiak 214 eskaera jaso ditu guztira, eta horietatik 175 onartu dira. Horietatik 113k gizonak dituzte titular, eta 22k emakumeak; beste 6k, berriz, titulartasun partekatua dute, eta 65 "beste batzuk" dira.
Guztira, Arabako Foru Aldundiak 4,4 milioi euro bideratuko ditu horretarako. 1,9 euro 2025eko ekitaldian gauzatuko dira, 1,7 milioi euro 2026rako gorde dira eta beste 731.000 euro 2027ko ekitaldirako. Diruz lagunduko diren inbertsioak eta jarduketak 2024ko apiriletik hasita egon daitezke, eta 2025., 2026. eta 2027. urteetako azaroaren 30a baino lehen amaitu.
"Foru Gobernuaren eta EH Bilduren artean lortutako aurrekontu-akordioari esker, nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza-lerroa 200.000 euro handitu da, eta guztira 1,9 milioi eurora iritsiko da aurten. Ekarpen horri esker, emakumeak eta gazteak lehenesten dituen deialdia indartu da, Nekazaritza Sailak orain arte egin duen handiena ", nabarmendu du Eva López de Arroyabek, EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak.