AKTUALITATEA


| 2025-10-08 07:44:00

EH Bilduk ez-ohiko larrialdien aurrean laguntza-eskaerei erantzuteko protokolo bat osatu dezala eskatu dio Arabako Foru Aldundiari. Izan ere, udan egindako idatzizko galderei esker, EH Bilduk jakin izan du ez dagoela inolako protokolorik eta beraz, larrialdi horiei erantzuteko modu sistematizaturik ez dagoenez, suhiltzaileen borondatearen eta autokudeaketaren arabera kudeatzen dira.

Udan egin zituen EH Bilduk galdera horiek. Izan ere, uda honetan zehar izugarrizko suteak ikusi izan ditugu Iberiar Penintsulako hainbat zonaldeetan. Araban, zorionez, ez ditugu horrelakoak bizi izan. Egoera hain kezkagarria zen eta hemen genuen egoera lasaia izanda, hainbat suhiltzaile beraien buruak aurkeztu zituzten boluntario moduan Castilla eta Leonera joateko.

Ez da lehenengo aldia horrelako elkartasun keinua dutela Arabako Suhiltzaileen Foru Erakundean lan egiten duten suhiltzaileak. Ezagunak dira ere suhiltzaileak munduko beste txokoetan egindako lanak. Eta ezagunak dira ere bai elkartasun keinu horiek  gauzatzeko izan diren arazoak: udako suteetan edota duela urte bat Valentziako danaren ondorioei aurre egiteko pilatu zen materiala.

“Gure harridurarako Araban ez dago ezer antolatuta. Aldiz, jakin badakigu nguruko herrialdeetan badaudela hau guztia behar-bezala antolatzeko protokoloak, eta beraz, behar bezalako funtzionamendua aurrera eramateko bidea hori da. Horregatik eskatu dio Arabako Foru Aldundiari bi hilabeteko epean eta langileen ordezkariekin adostuta, ez-ohiko larrialdien aurrean, berezkoak zein kanpokoak, laguntza-eskaerei erantzuteko protokolo bat osatu dezala”, azaldu du Xabi Valdorrek EH Bilduko batzarkideak.