AKTUALITATEA


| 2023-12-01 09:35:00

EH Bilduk 2024ko kontuak babestu ditu azken udalbatzarrean. "Gure udalerria bezalako kontzentrazio-gobernu batean, hiru indar ordezkatuta ditugunean, eztabaida eta akordioa funtsezkoa eta beharrezkoa da. Hori dela eta, Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduren taldeak baiezko botoa eman die aurrekontuei ulertzen dugulako exekutatu egingo direla eta ekitaldi honetarako sartu ezin izan direnak 2025koan kokatuko direla", azaldu du Txetxu Zengotitabengoa EH Bilduren Arratzua-Ubarrundiako bozeramaileak.



Azpimarratu behar da dokumentuan jasotzen diren proposamen asko EH Bilduk abian jarritako parte-hartze prozesu batean jaso direla. Guztira, 23 proposamen dira, eta kontzejuekiko harremanen, euskararen, berdintasunaren eta trantsizio energetikoaren arloetan banatzen dira. Guztira, 16.800 euro bideratuko dira Berdintasun Sailak antolatutako jardueretara, beste 8.400 euro euskara sustatzeko jardueretara eta beste 7.000 euro Sologanan egin beharreko hobekuntzak finantzatzeko.

Horrez gain, datorren urtean ospatuko da lehen aldiz kontzejuen eguna. EH Bilduren proposamena da, udalerria osatzen duten herrien arteko kohesioa sustatzeko, eta urtero ospatuko da, udaren amaieran adinekoen eguna ospatzen den egunarekin batera.



2005eko aurrekonturako gainerako konpromisoak geratuko dira: 10.000 euro komunitate energetikoak martxan jartzeko eta beste 20.000 euro Zurbanoko "posta bidea" konpontzeko. Era berean, EH Bilduk zerbitzu anitzetako langile plaza bat sortzea proposatu du.