EH Bilduk Arabako Mahai Politikoa aurkeztuko du larunbatean Gasteizko bilgunean egingo den ekitaldi politiko batean. Pasa den astean organo hori osatzeko azken fasea abian jarri zen EH Arabako zortzi eskualdeak ordezkatuko dituzten pertsonen aukeraketarekin. Atzo amaitu zen epea Arabako Idazkaritzak egindako proposamenari hautagaitza alternatiboak aurkezteko. Hautagaitza alternatiborik ez denez aurkeztu, maiatzaren 29tik 31ra berretsi beharko da. Hau da Arabako Idazkaritzak egin duen proposamena:
Gasteizko arduradun politikoa: Ivan Santamaría San Roman.
Aiaraldeako ordezkaria: Lamia Arcas Nogales
Arabako Lautadako ordezkaria: Gorka Ortiz de Guinea Vea-Murgia
Arabako Errioxako ordezkaria: José Manuel Villanueva Gutierrez
Gorbeialdeko ordezkaria: Itxaro Etxebarria Astondoa.
Añanako ordezkaria: Selva Sagasti Moraza
Arabako Mendialdeako ordezkaria: Urtzi Gaintzarain González de Durana
Trebiñuko ordezkaria: Pablo Ortiz de Latierro Fernández