Arabako Mahai Politiko aurkeztu du gaur EH Bilduk. Organo horrek 22 pertsona izango ditu. Gaur Gasteizen egindako aurkezpen ekitaldian, Ibon San Saturnino EH Bilduren Arabako arduradun politikoak azpimarratu du azken hamarkadetan ezker independentistak egindakoaren kate luzean katebegi berria dela . Era berean, EH Bildu osatzen duten gizon eta emakumeak "politika konbentzionala" egiten ez duten militante politikoak direla azpimarratu du.
Eta horregatik ateratzen ditugu gobernu faxistak ezer eskatu gabe, horregatik gara gai akordioak lortzeko (hauteskunde bezperan bada ere) EH Bilduk ez gobernatzeko konjuratzen direnekin, horregatik ez zaigu bururatzen hauteskunde kalkulu hutsengatik hainbat eztabaida astintzea. Gurea politika da erantzukizunetik... eta uste dugu hori nabaritzen dela, jendeak hori baloratzen duela. Politikarekiko desafekzio garaiotan, guretzat, politika arduratsua obligazio bat da. Eta, gure ustez, politika egiteko modu horrek Arabako gizartea eraldatzen ere laguntzen du ", nabarmendu du San Saturninok.
Etorkizunari begira, Arabako arduradun politikoak gogorarazi du Arabak sei erronka nagusi dituela: ongizatea eta bizi-proiektu duinak eraikitzeko oinarrizko eskubideak, aberastasunaren sorrera eta banaketa justua, trantsizio ekosoziala, lurralde-oreka eta -kohesioa, erronka demografikoa eta faxismoaren gorakadaren aurrean kultura- eta balio-borroka.
Ibon San Saturnino Trebiñuko enklabeko herritarrei ere zuzendu zaie, lankidetza-hitzarmenak eta -protokoloak gainditzeko unea iritsi dela esateko, eta EH Bilduren laguntza izango dutela beti, aldarrikapen historiko hori eztabaida publikoan berriro jartzeko eta, behingoz, Trebiñu Araban sartzea lortzeko.
Bestalde, Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak EH Bilduk Araban egin duen lana goraipatu du, bai gobernuetatik bai oposiziotik. Adibide gisa, aldirietako tren zerbitzua jarri du, EH Bilduren lidergoaren, akordioen eta kaletik zein erakundeetatik egin den lan nekaezinaren emaitza delako.
Lopez de Arroyabek esan du Arabako geldituta dagoela eta garai hauetan geldirik egotea atzerantz joatea dela. "Arabak gehiago behar du, Arabak gehiago merezi du. Arabak eta Euskal Herrian eredu sozioenomiko berri bat behar dute, XXI. mendeko beharrei erantzungo diena eta bizitza duina bermatzeko beharrezko baldintzak bermatuko dituena ", nabarmendu du.
ARABAKO MAHAI POLITIKOAREN OSAERA
Arabako arduradun politikoa: Ibon San Saturnino Murua
Politika instituzionaleko arduraduna: Xabi Goikuria Oiarbide
Udalgintza arduraduna: Unai Gotxi Kastrexana
Komunikazio arduraduna: Rebeka Mtz. Compañón Remírez
Eraketa arduraduna: Andrea Ferrer Izar de la Fuente.
Gasteizko arduradun politikoa: Ivan Santamaría San Roman.
Aiaraldeko ordezkaria: Lamia Arcas Nogales
Arabako Lautadako ordezkaria: Gorka Ortiz de Guinea Vea-Murgia
Arabako Errioxako ordezkaria: José Manuel Villanueva Gutierrez
Gorbeialdeko ordezkaria: Itxaro Etxebarria Astondoa
.
Añanako ordezkaria: Selva Sagasti Moraza
Arabako Mendialdeko ordezkaria: Urtzi Gaintzarain González de Durana
Trebiñuko ordezkaria: Pablo Ortiz de Latierro Fernández
Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea: Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana.
Batzarkide Taldearen koordinatzailea: Xabi Valdor Sobron
Gasteizko Udalaren bozeramailea. Rocio Vitero
Gasteizko Udal taldeko koordinatzailea : Xabi Ruiz de Larramendi Arana
Legebiltzarreko ordezkaria: Amancay Villalba Eguiluz
Madrilgo Kongresuko ordezkaria: Mikel Otero Gabirondo
Sorturen ordezkaria: Maialen Kortabarria Zabala
Eusko Alkartasunaren ordezkaria: Estitxu Mtz de Iturrate Santxo
Alternatibaren ordezkaria: Jone Castresana