EH Bilduk Goiaingo industrialdean airearen kalitatea era etengabean neurtzeko estazioa instalatu dezala eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari. Hori da Goiain eta Urrunagako Administrazio Batzarrek eta bertako herritarrek behin eta berriz eskatu dutena eta oraingoz ez dute erantzunik jaso. Aipatutako ekimena datorren astelehenean eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean, Industria eta Trantsizio Energetikoaren batzordean.
Izan ere, urteak dira bertako herritarrak kezka adierazi dutela bertako industria poligonoaren jarduerak sortzen dituzten zarata arazoengatik eta partikulen isuriengatik. Herritarren kezkari erantzuteko 2022an instituzioen arteko lan mahai bat osatzea erabaki zen baina arazoa ez da konpondu.
Foro horretan egindako eskaera bat izan zen, hain zuzen, atmosferaren kutsadura modu jarraituan monitorizazioa eta neurri hori begi honez ikusten zuten Eusko Jaurlaitzak, Legutioko Udalak eta arazoen jatorria den Otua taldeeak. Baina, oraindik ez da martxan jarri. Hori dela eta, EH Bilduk proposamena eramango du berriro Eusko Legebiltzarrera.
Bestalde, Legutioko udaletxean OTUAko instalazioak egokitzeko egin beharreko aldaketen inguruan ere galdetu du EH Bilduk. Kasu honetan, hirigintza arauak aldatzea planteatu zen, jarduera kutsagarri horiek egiten diren pabilioiak kapsulatzeko. Obra horiek enpresarekin adostu eta hiru urtera, EH Bilduk jakin nahi du zein puntutan dagoen hirigintza tramitazioa eta zein epetan erabiltzen diren obra horiek egiteko.