AKTUALITATEA


| 2020-02-19 09:16:00

ACUAES enpresa publikoak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin ostean, EH Bildu-k mozio bat aurkeztu du Arabako haranak ureztatzeko proiektua "eguneratu, berreraiki eta alternatibak bilatzeko" eskatuz.

Mozio horren bidez, beste aukera batzuk aztertzeko ere eskatu du EH Bildu-k, hala nola, baltsak eraikitzea, beharrezkoa balitz, eremu horretako ureztatze beharrak bermatzeko. "Lehen sektorea eta eskualdea biziberritzeko Uraren Kultura Berria Fundazioak egindako txostenaren ondorioak kontutan hartu behar ditu Foru Aldundiak, haren garapen sozioekonomikoa eta populazioaren finkapena indartzeko helburuarekin", adierazi du Kike Fernandez de Pinedok.

EH Bildu-k Batzar Nagusietan duen bozeramaileak gogoratu duenez, ureztatzeko eremuetako bat -IV. Eremua- amaituta dago eta martxan dauden hainbat putzu ditu. Are gehiago, Uraren Kultura Berria Fundazioaren txostenean islatzen den bezala, gune horren esperientziak erakusten du ureztatze sarean sartutako azalera hasieran planifikatutakoaren erdia izan dela. "Horrek beharrezko egiten du Arabako haran eremu osorako eguneratzea ureztatze eskaera errealak".

Azkenik, eta zonaldearen etorkizuneko behar eta alternatiba agronomiko, sozial eta ekonomikoak aztertu ondoren, EH Bildu-k uste du beharrezkoa dela egiteke dagoen zatia berregituratzea, bai eta tarteko putzuen eraikuntza edo beharrak estaliko dituzten beste neurri batzuk baloratzea ere.