AKTUALITATEA


| 2021-06-19 12:23:00

EH Bildu Arabak osatu du datozen lau urteetan lurraldea zuzenduko duen Mahai Politikoa eratzeko prozesua. Gasteizko arduradun politikoa hautatu ondoren, gaur amaitu da Mahai Politikoan eskualdeko ordezkariei botoa emateko epea. Guztira, bost emakumek eta bi gizonek jaso dute bilkideen %96ko babesa. Horrela, Endika Saez de Adanarekin batera hauek izango dira eskualdeetako ordezkariak: Irune Iturbe (Aiaraldea), Itxaso Etxebarria (Gorbeialdea), Eva Lopez de Arroyabe (Arabako Lautada), Oier Martinez de Santos (Añana), Ruth Ibisate (Arabako  Mendialdea), Pablo Ortiz de Latierro (Trebiñu), Esti Besa (Arabako Errioxa)

 

Arabako Mahai Politikoa aurkeztuko da bihar, 12:00etan, Amurrioko San Anton plazan egingo den ekitaldian.Hasiera batean Ibon San Saturnino hautatu zen Arabako arduradun politikoa izateko. Ondoren Koordinazio Taldea berretsi zen eta lau pertsonek osatzen dute talde hori: Xabi Goikuria Oiarbide, Politika Instituzionaleko arduraduna; Ruth Ibisate Diez-Caballero, Udalgintzako arduraduna; Jon Ligüerzana Ajuriagerra, Antolakuntzako arduraduna; eta Rebeka Mtz, Compañón Remírez, Komunikazioko arduraduna.

 

Horiekin batera, Arabako Mahai Politikoan parte hartzen dute Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea Kike Fdez de Pinedok eta Gasteizko Udal Taldeko bozeramailea Felix Gonzalezek. Bertan ere EH Bildu osatzen duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkariek  (Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba) parte hartzen dute.