AKTUALITATEA


| 2021-06-11 16:36:00

Gasteizko Arduradun Politikoa aukeratu ondoren, atzo amaitu zen Arabako Eskualdeetako ordezkaria izateko proposamenak egiteko epea. Guztira, bost emakume eta bi gizon. Horrela, Endika Saez de Adanarekin batera hauek izango dira eskualdeetako ordezkariak izateko egin diren proposamenak: Irune Iturbe (Aiaraldea), Itxaso Etxebarria (Gorbeialdea), Eva Lopez de Arroyabe (Arabako Lautada), Oier Martinez de Santos (Añana), Ruth Ibisate (Arabako  Mendialdea), Pablo Ortiz de Latierro (Trebiñu), Esti Besa (Arabako Errioxa)

 

Datorren 18 eta 19an hautagaitzak bozkatzeko aukera egongo da eta egun bat geroago, ekainaren 20an, Arabako Mahai Politikoa aurkeztuko da ekitaldi politiko batean. Orduan amaituko da Arabako Mahai Politikoa osatzeko prozedura. Hasiera batean Ibon San Saturnino hautatu zen Arabako arduradun politikoa izateko. Ondoren Koordinazio Taldea berretsi zen eta lau pertsonek osatzen dute talde hori: Xabi Goikuria Oiarbide, Politika Instituzionaleko arduraduna; Ruth Ibisate Diez-Caballero, Udalgintzako arduraduna; Jon Ligüerzana Ajuriagerra, Antolakuntzako arduraduna; eta Rebeka Mtz, Compañón Remírez, Komunikazioko arduraduna.

 

Horiekin batera, Arabako Mahai Politikoan parte hartzen dute Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea Kike Fdez de Pinedok eta Gasteizko Udal Taldeko bozeramailea Felix Gonzalezek. Bertan ere EH Bildu osatzen duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkariek  (Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba) parte hartzen dute.