AKTUALITATEA


| 2024-04-17 07:13:00

Beharra duten pertsona autonomoei Etxeko Laguntza Zerbitzuan murrizketarik ez aplikatzeko eskaera babestu du Bernedoko osoko bilkurak. Ekimena EH Bildurena zen eta EAJ eta PPren ordezkariek ere babestu dute. Izan ere, Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen sailak jarraibide bat igorri die Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei, arreta-orduak aldatzeko. Hala, 0 gradurako (pertsona autonomoak edo menpekotasun arriskuan daudenak), salbuespenezkoa izango da, eta ez zaio erabiltzaile gehiagori eskainiko.

Egoera hori ikusita, EH Bildu Bernedok mozio bat onartu du. Bertan, Arabako Foru Aldundiari eskatzen zaio instrukzio hori indarrik gabe uzteko autonomoei eskaintzen zaien zerbitzuari dagokionez. Izan ere, mendekotasun-arriskuan dagoen erabiltzaileari etxean egoten laguntzen dion oinarrizko zerbitzua da, eta etxeko laguntza zein laguntza pertsonala eskaintzen dizkio. Azken batean, bere etxean egoteko eta komunitatean integratzeko aukera ematen dio, isolamendu-egoerak saihestuz.

Baina, horrez gain, Arabako Foru Aldundiaren jarraibide honek agerian uzten du landa eremuan zerbitzu gutxiago eskaintzen direla. Izan ere, Gasteizen bizi diren arreta hori ematen jarraituko da.