AKTUALITATEA


| 2022-03-25 11:13:00

Aurten ere, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdi politikoek egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dute errepresio frankistaren biktima guztientzako. Datorren martxoaren 31an izango da, Azazetako sarraskiaren 85. Urteurrenean egingo duten ekitaldi politiko batean. Oroimen ekitaldia eguerdiko 12:00etan Santa Barbara plazan. Hain zuzen ere, duela 85 urte, 16 preso aske utzi zituzten Bakearen kartzelan. Ondoren, Azazetako portura eramateko zain zeuden bi kamioetan eraman zituzten. Han hil eta lurperatu zituzten.

Egun horretan bertan, Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena ospatzen da. Hain zuzen, 1937ko martxoaren 31n, Italiako armadaren hainbat hagazkin Gasteizko aerodromotik atera ziren Bizkaiko hiribildua bonbardatzera. Geroago Gernikako bonbardaketa iritsiko litzateke.

Exekuzio sumarioak Mola jeneralak antolatu zituen, izua sortu nahian. Euskal Herrian 1936tik 1939ra bitartean gertatutako esanahi politiko handieneko hilketa izan zen hura. Horien artean zegoen Teodoro González de Zarate, Gasteizko alkatea, “Izquierda Republika”n afiliatua, hauteskundeak bigarren itzulian irabazi zituena. Beraz, herriaren borondatearen aurkako erasoa izan zen.

Orain, 85 urte geroago, lau talde politikoek oraindik ere irauten duen inpunittea salatu nahi dute, eta, aldi berean, egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dute biktima guztientzako. Baina, gainera, eskatzen dute Arabako erakundeek frankismoaren aurkako kereila jar dezatela epaitegietan gizateriaren aurkako krimenengatik, inpunitatearekin amaitzeko eta gerraren eta diktaduraren krimenak epaitzeko mekanismoak bidera daitezela, artxiboak argitara daitezela eta estamentu judizial eta politikoek irekita dauden bide judizialekin lankidetzan jardun dezatela, hala nola Argentina kereilarekin.