Albisteak

Artziniegak 2022rako aurrekontuak onartu ditu


Bi milioi euro baino gehixeago izango ditu, eta inbertsioak egingo ditu, besteak beste, hotel-dorrea eraberritzeko lanak amaitzea, Kultur Etxea berritzeko lanak hastea, Mendietako La Llana bidea egokitzea edo Beraza aldapatik Goiko Plazara iristeko bidea hobetzea.

| 2022-01-11 09:45:00

Artziniegako osoko bilkurak 2022 urterako bere aurrekontuak onetsi ditu. Guztira, 2.072.148 milioi euroko aurrekontua izango du, nahiz eta ekitaldian zehar beste erakunde batzuen laguntzak jasotzea espero duen. Inbertsioen atalean, honako hauek aurreikusten dira: hotel-dorrea berritzea amaitzea, Kultur Etxea berritzeko lanak hastea, Mendietako La Llana bidea egokitzea, Encinako zelaiko bigarren bainugela eta tabernaren estalkia berritzea edo Goiko Plazatik Beraza aldaparako irisgarritasuna hobetzea. Artziniegak udal eraikinetan eguzki plakak jartzearen bideragarritasuna aztertuko du, baita Erretes Tuterako ermitan konponketekin hasteko aukera ere. Barcenako kirol eremuan skate-pistari ekitea edo Garai plazako, Axpeko eta Arteko Gure Ama ikastetxeko haurrentzako jolasak berritzea ere 2022. urtean egin beharreko proiektuen artean daude.

Inbertsioak alde batera utzita, igoko dira hanbat arlotako diru-partidak, besteak beste, Berdintasunean (Feminista Eguna errepikatuko da), Euskaran (Euskaraldia izango dugu), merkataritzaren eta turismoaren sustapenean, Hiribilduaren 750. urteurrena ospatzeko edota katu-koloniak mantentzeko eta aintzinako merkatua egiteko. Gizarte-zerbitzuen arloan, bi egun eta erdiko arreta finkatuko da eta indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko partida bereziak jasotzen dituzte kontuek.

Artziniegako alkate Joseba Vivancok azaldu duenez, 2021ean bilerak egin dira Artziniegako herri/auzoekin, merkatari eta ostalariekin, eta eztabaida sortu da kirol-eremua etorkizunean diseinatzeko. “Ideiak eta ikuspegiak trukatu ditugu, merkataritza- eta ostalaritza-sektoreekin bilerak egin ditugu, eta bilera horietan proposamenak eta ideiak jaso ditugu, jendearen beharrak, azken batean, Artziniega hobea lortzeko, eta etorkizunean gauzatzen saiatuko gara. Betiere Udalaren aukera ekonomikoen arabera”, gaineratu du.

Bestalde, diru-sarreren kapituluan, Artziniegak zabor bilketaren tasa izoztuko du, bost urteko hazkunde progresiboaren ondoren. Bestalde, Urbide Ur Partzuergoak zerbitzuak eraginkortasunez eman arte igoko da uraren tasa.