AKTUALITATEA


| 2022-08-12 10:11:00

Argantzongo Udalak beste urrats bat eman nahi du klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta, horretarako, udal-frontoiaren estalkian autokontsumorako sistema kolektibo bat instalatzea proiektatzen du. Guztira, 112 panel fotovoltaiko jarriko dira, instalaziotik 500 metro baino gutxiagora dauden uda titulartasuneko hamar eraikinekin konektatuta. Pilotalekua bera, udaletxea, haurreskola, osasun-zentroa, siloa, suhiltzaileak, aterpetxea, errota, ikastetxea eta gizarte zentroa dira. Guztira, 95.000 kw/h kontsumitzen dutela kalkulatzen da.

Instalazioaren potentzia elektrikoa 51 KW-koa izango da, eta urtean 55.800 KW/h sortuko dute. Ekoitzitako energiaren zati handi bat (44.800 KWh) eraikin horien autokontsumorako erabiliko da, eta gainerakoa, 11.000 KWh inguru, sarera isuriko dira. Argantzongo Udalak dagoeneko egin du proiektua, eta 2023an zehar lanak burutzea espero du. Inbertsioa 73.000 eurokoa da guztira, eta Argantzongo Udalak aurrekontuaren zati handi bat, 62.000 euro inguru, Europako funtsen bidez finantzatzea espero du.

Herriko alkate Pablo Ortiz de Latierrok proiektuaren balioa azpimarratu du, eta instalazio horrekin energia berriztagarriak bultzatzeaz gain, CO2 isurketak 19,931 tona murriztuko direla kalkulatu du.