AKTUALITATEA


| 2021-04-06 12:30:00

Araban egin nahi diren zentral eolikoen proiektuei alegazioak elkarrekin egiteko eskaintza egin dio EH Bilduk Foru Gobernuari.  Alegazio horien helburua proiektu horiek geldiarazte da. Izan ere, Kike Fdez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramalearen aburuz  “indar politiko guztiok batera eginez indartsuagoak izango gara”.

 

Joan den martxoan, BOEn argitaratu ziren Labrazako, Arkamoko eta Iturrietako parke eolikoen aurkako alegazioak aurkezteko informazio-eskaerak. Hala, parke eoliko horiek ingurumen inpaktuko nahitaezko azterketa egin behar dute. Eusko Jaurlaritzak Aixeindarraren bidez sustatutako bi proiektu bereziki kontserbatu beharreko eremuetan daude, Iturrietan eta Arkamon, hain zuzen. Lehenengoan 200 metroko altuerako 15 errota eoliko eraiki nahi dira eta beste 19 bigarrenean.

 

Arabako Diputatu Nagusiak berriki elkarrizketa batean aitortu zuen. Orduan, hauxe esan zuen: “oso zaila zirudien Arkamoko proiektua garatzea, kokapenagatik eta ingurumenean duen eraginagatik”. Egoera horren aurrean, Fdez de Pinedok defendatu du “bazterketa-eremuak ezartzen ziren Mugarri Planarekin lehendik zegoen adostasunera itzultzea”. EH Bilduko bozeramaileak herri akordio bat eskatu du energia berriztagarriak modu ordenatuan hedatzeko eta babes-eremuak errespetatzeko.

 

Eusko Legebiltzarrak berak eskatu zion Eusko Jaurlaritzari 2009an Energia Eolikoaren Sektoreko Lurralde Plana eguneratzeko eta, bitartean, aurreikusitako zentral eoliko guztiak geldiarazteko. Handik hamaika urtera ez dago plan hori, eta Lurraldearen Arloko Planaren tramitazioa hasi berri da. “Gure ustez, ezin da proiekturik abian jarri energia berriztagarriak ezartzeko plan argirik gabe. Plan horrek helburuak eta epe argiak ezarriko ditu eta bazterketa-eremuak zein izango diren zehaztuko du. Gainerako guztia, beraz, iruzurra izango da Eusko Legebiltzarrean erabakitakoari dagokionez”, nabarmendu du.