AKTUALITATEA


| 2019-10-30 14:27:00

"Lotsagarria da Arabako Errioxarekin gertatu dena. Lapurreta bat da, benetako usurpazioa", esan du Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak asteazkeneko osoko bilkuran, Arabako Errioxa sor-marka berreskuratzearen aldeko mozioa defendatzeko oruda iritsi denean. EH Bilduk aurkeztu du mozioa, baina PPk, EAJk eta PSEk aurrera egitea saihestu dute.

EH Bilduk gogorarazi duenez, 2017an, Errioxako Kontseilu Arautzaileak Euipo marka Europako marken erregistroan erregistratzeko eskaera aurkeztu zuen, Arabako Errioxa izenekoa; 2018an, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak eskaera horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen; eta 2019ko maiatzean, Euippok jakinarazi zuen ez zuela onartu Kuadrillak aurkeztutako errekurtsoa. Azkenik, 2019ko abuztuaren 28an, EUIPOK Rioja enpresak ofizialki erregistratu du Arabako Errioxa marka, 16., 30., 32. eta 33. sailkapenetan erabili ahal izateko -ardoa, edariak, poltsak, etiketak, artelanak, ontziratzeko edo paketatzeko gaiak... -.

"Non egon dira denbora honetan Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundia? Non dago PPren alabesismoa? Erabat despistatuta daude, ez dira gai esateko gaizki iruditzen zaiela Arabako Errioxa marka lapurtu izana ", salatu du Fernandez de Pinedok. "Non dago Arabako defentsa?"

EAJ-ren koherentzia falta

EH Bilduk ere salatu du EAJ desagertuta egon dela gaur arte, eta bere koherentziarik eza aurpegiratu dio: "Adierazpenak bai, baina aurrerapausorik eman gabe eta ekintza zehatzik gabe".

"Arantxa Tapiak eta Ramiro Gonzalezek onartu behar izan dute ez dela onargarria Kontseilu Arautzailearen jarrera. Egin dezagun aurrera, eta egin dezagun sektorearekin herri akordio bat. Mugitzeko garaia da". Mugimendu horiek gorabehera, Foru Gobernuak ez du benetako neurririk hartu nahi izan, urriko azken osoko bilkuran ikusi den bezala.

Azkenik, hau da aurrera atera ez den mozioa: Arabako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskatzen diote, Guardia-Errioxako Kuadrillarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta bere zerbitzu tekniko eta juridikoen bidez, Arabako Errioxa/Arabako Errioxa marka berreskura dezala.