AKTUALITATEA


| 2025-05-13 15:14:00

Ogasun Batzordean aurrekontu-proiektua aurkeztearekin batera, Aiarako aurrekontuak izapidetzen hasiko dira gaur. Guztira, Aiarak 3 milioi euro baino gehixeago izango ditu, eta aipatutako aurrekontu-proiektuan Aiara Batuzen ekarpenak eta joan den apirilean
udalerrian garatu zen parte-hartze prozesuan jasotako proposamena sartu dira.
Ekarpen horien ondorioz, inbertsioen artean Arespalditza eta Ibagueneko igerilekuen arteko bidea konpontzeko proiektua dago, 20.000 eurokoa. Beste 25.000 euro kalistenia parke bat sortzeko erabiliko dira, eta beste 3.000 euro Luiaondoko tren geltokiko aparkalekua handitzeko estudiorako. Partidarik handiena, 60.500 euro, Etxaurren Ikastolako patioa klimaaldaketara egokitzeko erabiliko da.
Halaber, handitu egin da Aranzadiri zuzendutako partida; izan ere, aurten ere indusketak egingo dira Babion, gure udalerrian energia berriztagarriak ezartzeko aukerak aztertuko dira eta 36.000 gordeko dira amiantoak gure lurraldean duen presentziari buruzko inbentarioa egiteko. Gainera, administrazio-batzarretarako partida 140.000 eurora gehitu da, bai eta euskara eta berdintasuna sustatzeko partidak ere.
Pruden Otegi Aiarako alkateak Udalera iristen den aurrekontu proiektuari balioa eman dio, herritarren artean jasotako ekarpenekin.

Aurrekontu-proiektua Udaleko zerbitzu teknikoen oniritziarekin gaurko batzordean aurkeztuta, oposizioaren proposamenetara zabalik geratzen da ekainean onartzeko helburuarekin.