AKTUALITATEA


| 2019-09-26 18:21:00

Irailaren 11n, Amurrioko EH Bildu udal taldetik, bi mozio sartu ziren udaletxean. Lehena Tafallaldea kaltetu zuten uholdeei buruzkoa zen, inguruko hainbat herritan ondorio larriak izan zituzten uholdeak. Bigarren mozioa, bizi dugun larrialdi klimatikoko egoerari buruzkoa izan zen.

 

EH Bildu Amurrion Tafallaldea urgentziazko mozioa aintzat hartu zuen argudioa ez zen beste bat izan elkartasuna erakustea baino, Nafarroako herriek jasan zuten hondamendiaren aurrean. Gauzak horrela, mozio horrek gehiengo zabala eta argia merezi zuen. 

 

Bizitzarako mehatxu handienetako bat suposatzen du Larrialdi Klimatikoak, benetako erronka gure gizartearentzat. Akordioa lortzea lan handiagoa litzatekeela, aurretik eztabaida beharko lukeelako, hala ere, ez dago pasibotasunerako lekurik. 

 

Irailaren 16an gai hauek eztabaidatu zitezkeen udaletxean egin ziren batzorde informatiboetan, baina, ez zen hala izan. Egoera hori ikusita, EH Bildu Amurriok biak urgentziaz aurkeztea erabaki zuen irailaren 26ko osoko bilkuran. EAJren eta PSEren kontrako botoekin, premiazko gaiaren tratamendua eragotzi zuen. Aurkezteko epeei buruzko kontu burokratikoak leporatuz, horrelako erabakia justifikatzeko arrazoi sinesgarririk gabe. Puntu honetan argitu behar dago argumentu gisa erabili diren bidalketa-epeak a posteriori ezarri zirela, mozio horiek aurkeztu ondoren. 

 

Beraz, gai hauek mahai gainean jarriko ditugu Amurrioko Udalak bere burua kokatu dezan eta bi gai horiei dagozkien akordioak har ditzan. 

 

Dena den, Eh Bildu Amurriotik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Tafallaldeko herritarrei. Era berean, animatzen zaituztegu kaltetuak izan diren Udalek martxan jarri duten auzolan ekonomikoan parte hartzera.