Amurrio

EH BILDU AIARALDEA Tubacex enpresako langileek eta sindikatuek deitutako mobilizazioen alde egin du

Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari leporatu die eskualdean inbertsiorik egin ez izana, industria-ehuna pixkanaka desegiten ari delako.

| 2020-09-17 10:13:00

Aiaraldea. 2020.09.17. EH Bildu Aiaraldeak elkartasuna adierazi die Tubacexeko langileei, eta gaurko deitutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin die herritarrei; izan ere, manifestazioa arratsaldeko 7etan abiatuko da lantegitik bertatik.


Joan den uztailean, Tubacex enpresak 10 milioi euroko murrizketa iragarri zuen eskualdeko lantegietan, hau da, 150 lanposturi dagokien gastua, eta erabaki horrek ez du inolako justifikaziorik.
 

EH Bildu Aiaraldeak eskerrak eman nahi izan dizkio Tubacexeko Enpresa Batzordeari, Aiaraldea osatzen duten udal guztietan egoeraren berri lehen eskuko informazioarekin eman duelako.


EH Bildu Aiaraldeak azpimarratu du eskualdearentzat hori ez dela gertaera isolatu bat. Aiaraldeak 90eko hamarkadako industria-birmoldaketaren ondorioak jasaten jarraitzen du, baita 2007ko krisiari aurre egin ez izanaren ondorioak ere, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak ez dutelako inbertsio esanguratsurik egin eskualdeko enpresen ekoizpen-sisteman eta berrikuntzan. Eta orain, badirudi ez dutela ezer egingo industria-ehunaren pixkanakako desegitearen aurrean.


Horregatik guztiagatik, EH Bildu Aiaraldeak erabateko babesa eta elkartasuna adierazi nahi die langileei. Aiaraldean lan egiten dugun eta bizi garen pertsona guztiei dei egiten diegu langileek eta sindikatuek gaur gure herrietan enpleguaren alde antolatu dituzten ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko.

EH Bildu Amurriok Udalaren baliabide propioekin 740.000 euroko fondo bat sortzea proposatu du, COVID19ren ondorioak arintzeko

Proposamen sorta udalerriko eragile nagusiekin egindako diagnostikoetan eta lehen ondorioak ikusi izanean oinarritzen da

| 2020-06-08 12:57:00

Gizarte eta Ekonomia Erreskate Plan baten sorreraren aurrean, krisi honen ondorioak arintzeko proposamenekin laguntzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du EH Bildu Amurriok. Horretarako, ekimen sorta bat aurkeztu dio gobernu taldeari.

 

  1. Sozio ekonomia: 515.000 euro bideratzea Enplegu Planetarako, ETEetarako eta, besteak beste, Amurrioko tokiko merkataritza osatzen duten langileentzako prestakuntzarako.
  2. Gizarte-zerbitzuak: 60.000 euro laguntza osagarrietarako eta etxeko langileentzako prestazio bat sortzeko. 50.000 euro Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloa indartzeko.
  3. Kultura eta Jaiak: 60.000 euro urteko bigarren seihilekorako programazio kultural bat egiteko eta ostalaritza dinamizatzen lagunduko duen plan bat sortzeko. Bestalde, 15.000 euro kultura sustatzen duten udal-instalazioak indarrean dauden osasun-neurrietara egokitzeko erabiliko dira.
  4. Hezkuntza eta Euskara: haur eta nerabe askok beren aukerak murrizten dituzte, besteek baino baliabide gutxiago dituztelako. Beraz, berehala jardun behar da pairatzen duten babesgabetasun-egoera horri aurre egiteko eta egoera hori konpentsatzeko. Horretarako, 33.000 euro bideratuko dira.

 

"Herritarrak COVID-19tik babestu behar ditugu, baina baita langabeziatik, pobreziatik, bazterkeriatik, zorretatik eta etxegabetzeetatik ere. Politika desmerkantilizatzeko eta bizitza erdigunean jartzeko garaia da ", adierazi du Iñaki Ibarluzea bozeramaileak.

ALBISTEAK

EH Bildu Amurriok Udalaren baliabide propioekin 740.000 euroko fondo bat sortzea proposatu du, COVID19ren ondorioak arintzeko

2020-06-08 12:57:00

Proposamen sorta udalerriko eragile nagusiekin egindako diagnostikoetan eta lehen ondorioak ikusi izanean oinarritzen da

EH Bildu Amurriok EAJren gobernu taldearen kudeatzeko modua kritikatu du

2020-05-29 08:33:00

EH Bildu Amurriok bere eskaerak kontuan hartzea eskatu du

EH Bildu Amurriok espazio publikoa birbanatzearen alde egin du, merkataritza- eta ostalaritza-jardueraren eta herritarren mugikortasun aktiboaren alde

2020-05-11 10:00:00

EH Bildu Amurrioko Udal Taldeak proposamen bat erregistratu du, Udalak espazio publikoaren erabilera berrantolatzeko hirigintza-neurriak martxan jar ditzan, normaltasun berriari aurre egiteko.

EH Bildu Amurriok Orain Amurrio taldeak orain proposatzen duen geldikinaren erabilera defendatzen du, COVID19ren ondorioak arintzeko helburuarekin

2020-04-27 11:19:00

Proposamen hau EH Bilduk aurrekontuen eztabaidan planteatutakoaren ildo beretik doa