AKTUALITATEA


| 2021-07-19 09:56:00

EH Bilduk mozio bat erregistratu du Amurrioko Gizarte Segurantzaren bulegoa irekita egon dadin. Espainiako Gobernuko Gizarteratzeko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak emandako azken datuen arabera, Araban dauden bederatzi bulegoetatik bost desagertzeko arriskuan daude.


EH Bilduren ustez, zerbitzuen beste murrizketa bat da. Zerbitzu publikoetako arreta-ordutegiak murriztu dira, banku-sukurtsalak itxi dira eta, orain, beste bulego publiko batzuk ere kendu dira, hala nola Gizarte Segurantzakoak, Laguardian.


EH Bilduk erregistratutako mozioan, Espainiako Gobernuko Gizarteratzeko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioari eskatzen zaio Amurrioko Gizarte Segurantzaren bulegoa irekita edukitzeko behar diren baliabideak eskain ditzala. Baina, gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio defenda dezala zerbitzuari eustea eta konpromisoa har dezala hura indartzeko Gizarte Segurantzaren sistemaren erabateko eskumena bere gain hartu bezain laster.