AKTUALITATEA


| 2019-11-20 18:33:00

Gaur egun, Amurrioko Udal Liburutegiaren eraikinak bigarren solairua du, helduen liburutegi gisa. Bestalde, Amurrio Bidean-en dagoen ikasgela daukagu. Bi instalazioek erabilera komun bat dute: ikastekoa.

Urtean zehar gorabeherak daude eskariari dagokionez, azterketa-aldietan eskaria azterketarik ez dagoen garaietan baino askoz handiagoa da. Hala ere, zerbitzua ez da modu eraginkorrean ematen ezein instalaziotan, ez espazioari dagokionez, ez ordutegiei eta egutegiari dagokienez.

 

AMURRIOKO UDAL LIBURUTEGIA

Amurrioko Udal Liburutegiak bi gune ditu. Horietako bat familia liburutegia da, eta bestea, helduen liburutegia.

Helduen liburutegiari hainbat erabilera ematen zaizkio. Batez ere kontsulta- eta irakurketa-zerbitzua eskaintzen du aretoa, baina egia da, halaber, 14 urtetik gorako pertsonek erabili ohi dutela ikasteko leku gisa, adin horretatik aurrera sar baitaitezke. Areto horretan, online kontsultak egin nahi dituzten erabiltzaileentzako baliabide informatikoak ere badaude.

Eh Bildu Amurriok egiten duen galdera honako hau da: udal liburutegia ikasteko lekua al da? Gure ustez, ez da egokiena hainbat arrazoirengatik. Material bibliografikoa kontsultatzeko eta mailegatzeko leku bat da, ez ikasteko. Gertatzen dena da ikasleen sektoreak ez duela beste aukerarik hori egin ahal izateko. Hainbat kontraesan onartuz, hala nola ikasi behar izatea aretoko atea etengabe mugitzen ari den bitartean prentsa irakurtzera edo mailegu edo itzulketa bat egitera doan jendea datorrelako. Kokapena oso puntu azpimarragarria da, herriaren erdian kokatzen baita.

Arazoa da zerbitzuak ez duela erantzuten ikasleen sektorearen beharrei:

Horretarako erabiltzen bada ere, ez ditu baldintza nahikoak betetzen ikasteko leku gisa.

Ordutegiek ez diote benetako beharrari erantzuten. Egutegiak ere ez du hori egiten. Erabiltzaileen kontziliazio pertsonala, familiakoa eta lanekoa ahalbidetzea Amurrioko Udalaren helburua izan behar da. Beste udal instalazioetan bezala, kiroldegian esaterako, etenik gabeko zerbitzua eskaintzen dute, 8: 00etatik 22: 00etara. Beraz, ordutegi horretan ikasi nahi duenak ere horretarako aukera izan beharko luke. Berdin gertatzen da irekiera eta itxiera egunekin. “Las normas de uso de la biblioteca de Amurrio” honako hau dio bigarren puntuan: 

  • “La utilización de la biblioteca municipal se hará con arreglo al horario vigente en cada momento (de lunes a viernes de 9:30-13:00 y sábados de 9:30-13:30), y que se aprobará por resolución de Alcaldía.” 

Eraikineko entxufe originalak egunero erabiltzen ari dira, batetik bestera doazen regletekin; ez dugu uste regleta bat horretarako prestatutako leku bat denik.“Las normas de uso de la biblioteca de Amurrio” hamaikagarren puntuan honako hau dio:

  • “El servicio wi-fi es libre y gratuito previa petición de la clave a las bibliotecarias. Los portátiles solo se podrán conectar a la red eléctrica en los lugares habitados para ello.”

 

IKASTEKO GELA – Amurrio Bidean 

Instalazio honek 15 lagunentzako ikasgela du. Instalazio teknikoei dagokienez, entxufeak, router wifia eta ikasteko altzari egokiak ditu.

Toki honen gabeziei dagokienez, honako hau azpimarratu behar dugu:

Amurrio Bidean kokatzen da udal liburutegitik, oinez, 18 minutura (1,7 km) eta 8 minutura (3,3 km), autoz. Kokapen hau herriaren urrun geratzen da eta ikasle profil zehatzen erabiltzea eragiten du.

 

Azaroaren 15etik otsailaren hasiera arte eta Aste Santutik uztailaren hasiera arte, 15 laguneko gela txiki geratuko da. Ondoko gela ireki behar da 12 pertsona gehiago sar daitezen. Badakigu batzuetan langileek auditoriuma ere erabili behar izan dutela, eskari handia dela eta.

 

Ez du taldean lan egiteko espaziorik.

 

Amurrio Bidean, ordutegi eta egutegi propioa du.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 21: 00etara. Asteburuak itxita.

Egutegia: jai egunetan eta oporraldiak itxita, hala nola neguko oporrak eta udaberriko oporrak.

 

Proposamena:

- Amurrioko Udalari eskatzen diogu, berehala, neguko oporrei begira, ikasteko jarduera bermatu ahal izateko leku bat gaitu dezala.

- Amurrioko Udalari eskatzen diogu epe labur eta ertaineko perspektibarekin erantzun diezaiola arazoari, ikasketa-gela baten beharrak betetzeko espazio bat jarriz.

Altzariak

Argiztapena

Entxufeak eta wifia

Gutxienez ekipo informatiko bat

Eskariari erantzungo dioten ordutegiak eta egutegia

Kokapena

Beste batzuk

- Bestalde, gela bat, bulego bat... udal kiroldegian jartzeko aukera baloratzea proposatzen dugu. Familia askok egiten dituzte kirol-jarduerak instalazioan, eta horregatik ikusten dira askotan haurrak kiroldegiko bankuetan eta izkinetan etxerako lanak egiten.

EH Bildu Amurriok arazo hau dagokion batzordera eramatea nahi du, eztabaidatu eta erabakiak har daitezen.