AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-03-25

Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarrerako Lehendakarigaiak ‘Begirada’ bere saiakera politikoa aurkeztu du Errenteria-Oreretan, Niessen Kulturgunean goraino bete duten dozenaka herritarren aurrean. 

Hain duzen ere, Otxandianok, eskualdeko alkateekin (Pasaia, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Orereta) eta enpresekin biltzeko aukera izan du, bertatik bertara ezagutuz udalgintzaren bidez eskualdean garatzen ari diren politikak. Hautagaiaren esanetan, «Errenteria udalgintza komunitarioaren paradigma da».  «Aizpea Otaegiren eskutik, lan munizipalista eredugarria egiten ari dira etxebizitza politikan, gizarte politiketan eta kultura politiketan», nabarmendu du.
 


 

EH Bilduk Errenteria-Oreretan gobernatzen du 2011tik, koalizioan, eta bertako lana goraipatu du Otxandianok: «lan horrek izaera sozialeko arrasto argia izan du, maila politikoan eta kulturalean». «Baina zertan asmatu den baino gehiago, nik uste dut balioetsi behar dela nola egin den lan komunitario hori marka komunitario eredugarri baten bidez, hurbiltasun politika baten bidez eta modu inklusiboan», adierazi du. 

​Lehendakarigaiaren arabera politika egitekoak eredu hori «beste eskala instituzional batzuetara» eraman behar da eta  bhori da apirilaren 21eko hauteskundeei begira EH Bildutik herritarrei proposatu nahi diegun politika».