Gaur goizean Pello Otxandianori Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa.
«Ezinbestekoa da presioari eustea eta herri palestinarraren eskubideen alde mobilizatzen jarraitzea. Israelgo Estatuak bere erasoaldiari eusten dio eta egoera ez da aldatu».
«Beste biziberritze bat behar da, euskararen bultzada berri bat. Eta horrek parte-hartze komunitarioa eta hizkuntza-eskubideak beteko dituzten politika publiko berriak eskatzen ditu. Aditu gehienek ontzat ematen dute EH Bilduren proposamena, oinarri sendoa delako. Arazoa tokiko erakundeen esku uzteak, EAJk nahi duen bezala, ez du arazoa konponduko».
«EAJk eta PSEk dinamika bat inposatu dute Eusko Legebiltzarrean: sistematikoki errefusatzea EH Bilduren proposamen guztiak, bai etxebizitzaren arloan, bai industriaren eta aberastasunaren sorkuntzaren arloan».
«Aznarrek frankismoa kondenatzeari uko egin eta De Andresek 40 urteko diktaduraren ondorioen errua euskal herriari leporatuz esandakoak erakusten du bloke erreakzionarioa ofentsiban dagoela. Agenda autoritarioa, erregresiboa eta zentralista dute. Aurre egin behar diegu, interes alderdikoien gainetik herrialdearen interesak nagusituz».