Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea eta Programa idazkaria elkarrizketatu dute gaur arratsaldean Radio Euskadin. Bertan, EH Bilduk eragile ekonomiko eta sozialekin egindako bilera-sortaren balorazioa egin du Kortajarenak. «Ikusten dugu egoeraren azterketa egin behar dela eta eraldaketa handiei ekin behar zaiela, baina ez zatika, koherentziaz baizik», esan du.
Halaber, zalantzan jarri du EAJ-PSEren eta Podemosen arteko akordio fiskalaren irismena eta eraginkortasuna. «Eztabaida fiskala zorroztasun eta inprobisazio faltan oinarritu da, eztabaidari zatika helduz. Aukera galdua da. Zerbait ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa dela esaten denean, merkataritza-gunekoa da. Ordu honetan oraindik ez dugu akordioaren literaltasuna ezagutzen», azpimarratu du.
Bestalde, LGS propio baten negoziazioei dagokienez, bozeramailearen hitzetan, «ezin dugu ulertu patronala ez esertzea LGS propio bat negoziatzera, sindikatuak mahai gainean planteamendu posibilista batekin ditugunean. Jaurlaritzak eta eragile politiko eta sozial guztiek negoziatzeko eskatu behar diogu Confebaski».