Laura Aznalen adierazpenak aurrekontuen aurreproiektuaren onarpenari buruz:
- Gaur Gobernuak 2026ko aurrekontuen aurreproiektua onartu duela ezagutu dugu, eta albiste ona da Nafarroak aurrekontu berriak izan ditzan beste aurrerapauso garrantzitsu bat delako.
- Aurreko urteetan bezalaxe, eta hasieratik adierazi dugun moduan, guretzako garrantzitsua zen aurreproiektuan bertan inziditzea eta aurten ere lortu dugula esan dezakegu.
- Eragina izan dugu lehentasunezko eremuetan, bereziki: hezkuntza, etxebizitza, zaintza eta eskubide sozialei dagokienez. Egun bizi dugun unea kontuan izanda, alor estrategikoak direla uste dugu eta horregatik horiek sendotu nahi izan ditugu lehenengo fase honetan.
- Jendartearen lehentasunak dira gure lehentasunak, horiek gidatzen gaituzte.
- Esan bezala, aurrekontu berrituak izateko bidean gaurkoa beste pauso bat da, baina ez da hemen bukatzen. Horregatik, EH Bildutik lanean jarraitzen dugu, Gobernuarekin negoziatzen, 2026rako akordio on bat erdietsi nahi dugulako, nafarrok aurrekontu on batzuk izan ditzagun. Gehiengo sozialen beharrak asetzen dituzten aurrekontuak behar ditugu, jendartearen kezkei erantzuna ematen dietenak, eta horretarako zerbitzu publikoak sendotzen dituztenak.
- Bide horretan jarraitzeko gure prestutasun osoa berresten dugu, oraindik ere aukera eta beharra dugulako ekarpen garrantzitsuak egiteko 2026ko aurrekontuetarako.