AKTUALITATEA

| 2024-08-08

Iragan uztailaren 15ean Donostiako Klasikoaren antolatzaileek jakinarazi zuten UCI ProTourren araudiari jarraituz Israel-Premier Tech talde israeldarrak parte hartuko duela abuztuaren 10ean ospatuko den Donostiako Klasikoan.

Honen aurrean Gernika Palestinak deia luzatu die Klasika ikustera gerturatuko diren txirrindularitza zale eta lasterketa zeharkatuko dituen herri eta hirietako biztanleei tropela pasatzerakoan gure ikurrekin batera palestinar banderak astintzeko.

EH Bilduk bat egin nahi du Gernika Palestinaren deialdiarekin.

Palestinan ematen ari den Genozidioa onartezina da. Benetan uste dugu elkarrizketa eta negoziazioa direla gatazkari konponbide bat emateko elementu nagusiak. Horretarako, behar-beharrezkotzat jotzen dugu berehalako su etena. Baina Bake justu eta iraunkor batek Palestinaren aurkako okupazioarekin amaitzea eskatzen du, Palestinak estatu bat osatzeko duen eskubidea aitortuz.

Euskal jendarteak eta Euskal Instituzioek modu argian adierazi dute Gazan gertatzen ari den genozidioaren aurkako jarrera eta orohar Israelek Palestinar herriaren kontra darabilen politika ankerra.