AKTUALITATEA

| 2026-09-07

Iruñeko Idazkaritzak Joseba Asiron Saez proposatu du 2027ko maiatzaren 23ko udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburu eta Iruñeko alkategai izateko. Bere ibilbide profesionalari, dedikazioari eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lanari erreparatuz, Idazkaritzaren iritziz, Joseba Asiron da profil egokiena proiektua gidatzen jarraitzeko eta hurrengo legegintzaldian hiriaren erronkei erantzuteko.

Proiektu hori, eskuinaren alternatiba diren gehiengoak artikulatuz eta herritarren parte-hartzean oinarrituta, Iruñea kalitatezko zerbitzu publikoen, trantsizio ekologikoko eta bizikidetzako erreferente bihurtzen ari da, herritarren beharrei eta kezkei erantzunez.