AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-04-04

ITSASONTZIRATUTAKO LANGILEEN POSTA BIDEZKO BOZKA: Itsasoan lanean egoteagatik posta bulegoetara joan ezin diren euskal herritarrentzat.

Lau pauso nagusi eman behar dira:

1.- Erroldako inskripzio-ziurtagiria eta bozkatzeko agirien eskaera egin erradiotelegrafia, posta elektroniko edo fax bidez.
2.- Mezuan honako datu hauek jaso beharko dira:

- Izen-abizenak eta NAN zenbakia
- Jaioteguna, jaiotze-probintzia eta udalerria
- Hauteskunde-erroldan jaso den bizitoki-udalerria, helbideko kalea eta zenbakia
- Itsasontziaren izena eta zein portutara iristea aurreikusita duten, eta, zehatz-mehatz, zer egunetan iritsiko den
- Hauteskunde-agiriak beste itsasontzi baten bidez jaso ahal badira, mezuan adierazi beharko da dokumentazioa jaso behar duen armadorea, kontsignatarioa edo itsasontzia

3.- Agiriak jasotzea: Hauteslearen izenean jasoko dira, aukeratutako armadore edo itsasontziaren bitartez.
4.- Bozkatu: presazko posta ziurtatu bidez egingo da bidalketa dagokion hauteskunde-mahaira.