AKTUALITATEA

Ekonomia | 2022-06-17

Euskal Herriak dituen erronkez eta horiei aurre egiteko gehiengo berriak osatu beharraz sosaladia antolatu du EH Bilduk. Mahaingurua hurrengo asteazkenean izango da, hilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Kursaalean. ‘Euskal eredua. Nuevas mayorías’ izenburupean egingo da.

Ezkerreko subiranisten etxe komun izateko helburuarekin jaio zen EH Bildu, eta urte hauetan guztietan. Bere oinarria zabaltzen joan da, norbanako eta gizarte sektore gehiagotara heltzea lortzen ari da. Horren lekuko da hurrengo asteazkeneko solasaldia. Euskal Herriko ezkerreko hainbat ordezkari esanguratsuk mahaia partekatuko dute Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarekin, gure herriak dituen erronka handiez eta ezkerrak oro har jokatu behar duen paperaz hausnartzeko. Hala nola, Otegirekin batera izango dira Gemma Zabaleta, Javier Madrazo eta Manuel Diaz de Rabago.