Datorren maiatzaren 29an presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dira Kolonbian. EH Bilduko ordezkari politikoek nazioarteko begirale gisa parte hartuko dute hauteskunde prozesuan.
Gorka Elejabarrieta senatari eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria eta Oihana Etxebarrieta Gasteizko legebiltzarkidea Espainiako Estatuko beste kargu publiko batzuekin batera izango dira hauteskunde hauetan begirale ofizial izateko.
Bestalde, Pernando Barrena Europarlamentariak Europako ezkerreko beste eurodiputatu batzuekin batera (Leila Chaibi, Stelios Kouloglou, Sandra Pereira eta María Eugenia Rodríguez Palop) parte hartuko du Pacto Histórico-ko kideekin biltzeko eta babesa adierazteko.
EH Bilduren ordezkaritza Kolonbian izango da maiatzaren 26tik 31ra.