EH Bilduk irmoki salatzen du Ertzaintza Global Sumud Flotillako kideen eta haiei elkartasuna adieraztera Loiuko aireportura gerturatutako herritarren aurka gogor oldartu izana.
Elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren ikur den flotillaren aurkako bortizkeriak ez du inolako justifikaziorik.
Isralek bahitutako pertsonak Euskal Herrira ailegatzean kolpatu eta atxilotzea ez da onargarria.
Atxilotutako herritarren berehalako askatasuna eta elkartasun ekintzen aurkako oldarraldiarekin amaitzea exijitzen du ezkerreko subiranismoak; horrekin batera, gertakarien arduradunek beharrezko azalpenak eman eta erantzukizunak har ditzaten eskatzen du. Bide horretan, EH Bilduren talde parlamentarioak Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren premiazko agerraldia eskatuko du Eusko Legebiltzarrean.
Beste behin ere, Palestinarekiko elkartasuna eta Euskal Herriaren sen solidario eta askatzailea lehen lerrora ekartzea dagokigu.