Etxebizitzaren krisiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrentzat dituen ondorio larriak aintzat hartuta, Pello Otxandianok Higiezinen Espekulazioaren Aurkako Lege bat onartzea proposatu du gaur Legebiltzarrean, eta interpelazio zuzena egin dio Pradales lehendakariari zentzu horretan. “Legebiltzar honetan gehiengo zabalak ditugu espekulazioaren aurkako neurri sendoak hartzeko, Madrilen dekretuekin gertatzen denaren zain egon beharrik gabe. Autogobernu bat daukagu, eta baliatu dezakegu jendeak une honetan duen kezka nagusiari aurre egiteko. Gure eskua luzaturik dago, beste behin, talde parlamentarioen artean lege bat negoziatzeko, higiezinen espekulazioari aurre egingo dion lege bat, hain zuzen ere, hori Madrilen dekretuekin gertatzen denaren esperoan egon gabe egin dezakegulako. Baliatu dezagun gure autogobernua, baliatu ditzagun gure gaitasunak, Legebiltzar honetan existitzen diren gehiengo politikoak”.