AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-12-23

EH Bilduk jakinarazi nahi du, bere postulatu politiko eta ideologikoekin eta bere jarduera politikoarekin bat etorriz, ez duela baloraziorik egingo Espainiako Monarkiak euskal hedabide publikoei abenduaren 24an ezartzen dien diskurtsoaren inguruan, gure herria meneko gisa tratatuz, erakunde hori denean Espainiako Estatuak gurea bezalako nazioei eskaintzen dien inposaketa eta ukazioa hobekien erakusten duena.

Era berean, Hego Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatzen ditugu Erregeak eta Espainiako Indar Armatuen buruak abenduaren 24ko gauean egin ohi duen diskurtsoari boikot aktiboa egitera, ordu horretan bere mezuen emisioa inposatzen duten telebista eta irratiak itzaliz.

Gora Euskal Errepublika!