AKTUALITATEA

| 2025-03-21

EH Bilduk eta EH Baik lehen aldiz modu koordinatuan burutuko dituzte jardunaldi munizipalistak larunbat honetan bertan, Azpeitian eta Angelun hurrenez hurren. Jardunaldi hauetaz hitz egiteko, Naiz Irratiko estudioan izan dira Onintze Oleaga EH Bilduko udalgintza arduraduna eta Xabi Thicoipe EH Baiko instituzio arduraduna.

Onintze Oleaga: «Bagara bi mugimendu akordio estrategikoa daukagunak Euskal Herria aske baterantz eta baditugu tradizio munizipalista oso errotuak. Horrek eramaten gaitu era naturalean ibilbide batera egitera».

Xabi Thicoipe: «Heldu den urtean herri hauteskundeak ditugu eta udal topaketa hauek EH Bildurekin partekatzea edo antolatzea eta haien esperientzia baliatzea, guretzat zinez inportantea da».