AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-05-08

Aurreko martxoan EH Bilduren oinarriek berretsi zuten bezala, ezker subiranistak Eba Blanco proposatuko du Gasteizko Legebiltzarreko Mahairako hautagai gisa. Apirilaren 21eko hauteskundeen ondoren lortutako emaitzen ondoren, Eraitz Saez de Egilaz gipuzkoarra ere Legebiltzarreko Mahairako hautagai bezala aurkeztea erabaki du EH Bilduk.

Lortutako emaitzen ondoren, datorren asteartean Eba Blancok Legebiltzarreko Mahaiko lehen presidenteorde izateko aukera izango du; Saez de Eguilaz gazteak, berriz, bi idazkarietako bat izateko modua izango du. Horrenbestez, apirilaren 21ean lortutako 27 eserlekuek eta 341.000 botok baino gehiagok aukera emango diote Eba Blancori Legebiltzarreko Mahaiko lehen presidenteorde kargua hartzeko.