Honako hauek dira EH Bilduren proposamenaren sei ardatzak (proposamen osoa PDF formatuan):
1. Kalitatezko enplegua: prekarizazio orokorraren aurka, 1.200 euroko gutxieneko soldata.
2. Berrikuntza eta Industria: lidergoa gure industria errotu eta etorkizuna irabazteko.
3. Pentsio publikoak: eskubidea indartu eta zabaldu, eredu propioa helburu.
4. Larrialdi klimatikoa: tokian tokiko proiektuak sustatu, eraldaketarako giltza.
5. Berdintasuna: zaintza lana aitortu, duindu eta arautzea, betebehar publikoa.
6. Sustapen eta babeserako neurri bereziak.
EH Bildu kezkatuta agertu da aurrekontu-akordioak segida emango dielako porrot egin duten politika berberei. Diru-Sarrerak Bermatzeko Legea eta Jasangarritasun Energetikoarena bete beharrekoak izatetik negoziagarriak izatera pasatu dira; ondorioa murrizketak mantentzea da.
EH Bilduk 78 zuzenketa aurkeztu ditu guztira, 234,5 milioi eurori beste erabilera bat emateko. Besteak beste, 2008ko legea bete eta pentsioak 1.050 euroraino osatzea proposatu du, bai eta kontratazio publikoetan 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzea ere.